Udalerako bi lan-poltsa osatzeko deia

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 2a, 10:30
Soraluzeko Udaletxea.

Gizarte langileen lan poltsa eta etxez etxeko zerbitzurako laguntzaileen lan-poltsa bana eratuko ditu Soraluzeko Udalak. Parte hartzeko interesa dutenek, besteak beste, hiru bide dituzte eskariak aurkezteko: Lanbide bidez, Udaleko erregistro orokorrean edo Soraluzeko Udalaren webgunea baliatuta. Martxoaren 18a baino lehen eman behar dira izenak.

Joan den astean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren Soraluzeko Udalerako gizarte laguntzaileen eta etxez etxeko laguntza zerbitzurako langileen lan-poltsa deialdiak, eguenean.

Bi kasuetan, "gerta daitezkeen hutsuneak eta behin-behineko edo aldi baterako beharrak, aldi baterako betetzeko", eratu nahi ditu lan-poltsa biak Soraluzeko Udalak.

Baldintzak eta betebeharrak

Halakoetan ohi denez, hainbat betebehar eta baldintza bete behar dituzte hautagaiek.

Gizarte laguntzaileen kasuan, hemen klikatuta eskura daitezke. 
Eta etxez etxeko zerbitzurako osasun eta gizarte arretarako laguntzaileen kasuan, hemen klikatuta kontsulta daitezke.