Soraluzetarrak Lilatoian

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 2a, 09:38

Lilatoian parte hartu zuten hainbat soraluzetar.

6.564 emakume. Partaide kopuru hori izan du aurtengo Lilatoiak, atzo Donostian egin zen 31. edizioak. Norantza bakarra du bideak leloarekin, urtetik urtera indartzen doan ekimena da berau. Partaideen artean, noski, soraluzetarrak ere izan ziren. 

Urtero-urtero joaten dira Soraluzeko hainbat emakume Donostiara. Taldean edo norbere kabuz joanda ere, elkarrekin argazkia ateratzeko abagunea aprobetxatzen dute herrikideek. “Ederto!” ibili zirela kontatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.