Irailaren 24an eraman zuten atxilotuta Benantzio Iñurrieta. Atxilotu zuten lehen soraluzetarra izan zen, Udalarekin, Batzokiarekin eta Kanoi Fabrikarekin zuen harremanarengatik. Preso eman zuten 1937ko neguan, urterik txarrena pairatu zuen San Kristobalgo gotorlekuan preso. 1433. zenbakia zen Benantzio Iñurrieta presoa; azalean tatuatuta darama berau Benan Oregik.
Manta eraman dio
Bestalde, erreportaje honetan, manta bat eraman du Benan Oregik San Kristobalgo gotorlekura, aitaita Benantzio Iñurrietak preso zegoenean behin eta berriz eskatzen baitzuen manta bat, egiten zuen hotz ikaragarriari (15 gradu zero azpitik) aurre egiteko. Aitaitak eskatutakoa bete du, bada, Benan Oregi lobak.