‘Juari Kakatara’ irabazle!

Ubane Madera Zangitu 2020ko ots. 25a, 20:31
'Juari Kakatara' taldeko kideak saria hartu ondoren.

Gaur, Aratuste martitzena, 20:00etan jakinarazi du epaimahaiak aurtengo mozorro lehiaketako hiru talde irabazleen izenak. Hurrenez hurren, Juari Kakatara izan da lehena; Soraluzeko eztia, bigarrena eta Kakartian hirugarrena.

88,88 punturekin irabazi du Juari Kakatara taldeak aurtengo mozorro lehiaketa. 

85,48 puntu eskuratu ditu, berriz, Soraluzeko eztia taldeak, bigarren gelditu denak.

Eta 68,35 punturekin, hirugarren postua Kakartian taldearendako izan da. 

Sariak eskuratzerakoan, azken talde horrek jakinarazi du Soramendi taldearekin konpartituko dutela saria, haiek ere boto asko eskuratu dituztelako. 

Sariak Abel Olaizola Kultura zinegotziak eman ditu.