‘Juari kakatara’ taldeak eskuratu du herritarren boto gehien

Ubane Madera Zangitu 2020ko ots. 24a, 14:55

'Juari kakatara' taldea.

Bukatu da herritarrek Aratuste lehiaketan mozorro gustukoenari botoa emateko epea. Emaitzak eskuartean, Juari kakatara taldeak eskuratu du boto gehien; bigarren izan da Soramendi eta hirugarren Soraluzeko eztia. Guztira, 2.058 boto izan dira. Eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik!

Bizi-bizi eta estu-estu ibili da Aratusteetako mozorro onena aukeratzeko herritarren lehiaketa. Gaur, astelehena, 13:00etan itxi da botoa emateko epea, eta haren arabera, honako hiru mozorroek eskuratu dituzte boto gehien:

  • Juari kakatara: 286 boto
  • Soramendi: 264 boto
  • Soraluzeko eztia: 253

Gogoan izan, herritarren botoek %40 balio dutela lehiaketaren emaitzan. Gainerako %60a epaimahaiaren erabakiaren araberakoa izango da. Azken horri dagokionez, bihar martitzena, 20:00etan jakinaraziko dute emaitza, Plaza Zaharreko karpan.

Herritarren bozketaren emaitza osoa ikusteko, hemen klikatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.