Kendu dute palmondo bat

Ubane Madera Zangitu 2020ko ots. 19a, 11:30

Lehenengo adarrak moztu, gero, enborrean kuña egin, eta azkenik, garabiaren kablearekin eutsitako palmondoaren enborra Gabolatseko aldapara jaitsi dute. Deigarria izan da ikustea zela kendu duten Gabolats-buruko lehen palmondoa. Orain, bigarrena kentzeko lanekin hasiko dira, eta denbora badute, hirugarrena ere erretiratuko dute gaur.

Goizean goizetik dabiltza Debemeneko langileak Gabolats-buruko palmondoak kentzeko lanak egiten. Garabia aldapan ipini, eta bitartean, palmondoa gertu laga dute, Gabolats-burutik aldapara jaisteko.

Enborra adarrez garbi laga, eta garabiarekin oratuta jaitsi dute hura; bideoak erakusten duenez, indar handia hartu du enborrak, buelta eman eta langileen kabina bera botatzeraino, eta ikusgarria izan da. 

Lehenengoa botata, bigarren zuhaitza botatzeko prestatzen dihardute orain, eta astirik badute, hirugarrena ere gaur bertan botako dute.