Zapatuan, zentro zentruan… dibertsio gaua!

Ubane Madera Zangitu 2020ko ots. 18a, 09:31

Iazko bertsio gauean parte hartu zuen taldeetako bat.

Dibertsio gaua izenarekin, Aratuste zapatuan herriko musikarizalez osatutako bi talde eta bakarlari bat igoko dira Zentroko taula gainera: Amaliax, KenZazpi eta Arianna Puello. Haien kontzertuaren ondoren, Jam sessiona izango da eta gaua borobiltzeko, DJ Konpotak saioa egingo du. 22:30ean hasiko da.

Dominikar Errepublikako Arianna Puello abeslariaren rap musika, Ken Zazpiren lehen bi diskoetako (molatxen zebanekua) kantuen bertsioak, eta bakarka jardunda, AmaliaX izen artistikoarekin bestelako hainbat musika talderen kantuak interpretatuko dituzte zapatuko diBertsio Gauean horretarako propio elkartu diren udalerriko hainbat musikazalek. 

Asteak daramatzate entseguak egiten, eta zapatuan 22:30ean egingo dute prestatutakoarekin kontzertua, ordubete ingurukoa. Haien ostean, jam sessiona egingo dute, eta jarduna borobiltzeko, DJ Konpotak, udalerriko bi musika jartzailek dantza jarriko dituzte bertaratutakoak. Sarrera doan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.