Sagardotegira joateko plana antolatu dute herriko hiru taldek

Egoitz Unamuno 2020ko ots. 18a, 08:00

Herriko hiru eragilek (Pil-pileanek, Gure Eskuk eta Ezoziko Ama Abesbatzak) sagardotegira elkarrekin joateko plana antolatu dute martxoaren 28rako. Usurbilgo Arratzain sagardotegira joango dira bazkaltzera herriko hainbat musikarik lagunduta eta iluntzean osteratxoa egingo dute Astigarragara. Izen-ematea zabalik dago. 

Eguneko plana:

  • 12:45ean irtengo gara Soraluzetik (Estaziñoko geltokitik) eta Usurbilgo Arratzain sagardotegira joango gara musikariz lagunduta. 
  • Bazkal ostean, Astigarragara jaitsiko gara musikariekin.
  • Gauerdiko 00:00etan autobusa hartuko dugu Soraluzera bueltatzeko (itzulerako behin behinekoa da). 

Prezioa: 40 €  (45 € Pil-pileaneko bazkide ez direnek)

Izen-ematea: pilpilean@pilpilean.eus / 605 706 086

Plaza-kopurua: 40 lagunentzako tokia gorde dugu.

Deitzaileak:

Pil-pilean, Gure Esku eta Ezoziko Ama Abesbatza.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.