Ba al zenekien?

Ubane Madera Zangitu 2020ko ots. 16a, 09:16
Irurak-bat zentrala.

Euzko Nekazarien Bazkunaren sorrera, klausurako monasterioarena, Irurak-bat enpresaren jatorria eta bestelakoak dakartzate otsaileko azkenaurreko efemerideek.

 

1933ko otsailak 12

Policarpo Larrañaga abade soraluzetarrak (Don Poli) Euzko Nekazarien Bazkuna sortu zuen Donostian, baserritarre sindikatua. 

Aurreko urtean, 1932eko irailak 11an, Eusko Tostarteko Bazkuna sortu zuen Ondarruan, arrantzale sindukatua. Biak ala biak abertzaleak eta ELA-SOVeri lotuak. 


(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
1998ko otsailak 12

Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuak Soraluzeko herrigune historikoa Euskal Kultur Ondarearen Inbentario Orokorrean sartu zuen, monumentu multzoaren kategoriako kultur ondasun gisa.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 


 
1920ko otsailak 13

Antonio Zabala jaunak bere izenean zituen hiru emakida (Sagar-erreka zentrala, Deba ibaia bera eta Urruztitik zetorren ura, azken biak Sologoen zentralak aprobetzatzen zituenak) Elektra Irurak-Bat enpresari pasa zizkion. Enpresa hau Antonio Zabala y Cía enpresarena zen, eta jabea beti Antonio Zabala. 

1934 urteko uztailak 18 Elektra Irurak-Bat enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.


(Gehiago jakiteko, sakatu hemen

 


 

1978ko otsailak 13

Juan San Martin-ek, Hoja del lunes de San Sebastián egunkarian argitaratutako artikulu baten bitartez (Zuloagaren gaztaroko irudiak), Ignacio Zuloagaren Puerto vasco grabatua Soraluzen kokatu zuen, Intxaurdieta etxean hain zuzen. 
Grabatu honen jatorria hainbat buruhauste ekarri zien orduko adituei. Miguel Olaizola konturatu omen zen, eta Ramiro Larrañagaren bidez Juan San Martin enteratu zen. 


(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
 
1934.ko otsailak 14


La Infancia Previsora elkarteak bere Arautegia aurkeztu zuen Gobernu zibilean; hiru egun geroago, otsailak 17an, onartu zizkioten. 

Sorospen helburua zuen, eta Mutilen eskolan zuen egoitza.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 

1584ko otsailak 17

Errekaldeko Errukia serorategian zeuden 6 serora Ormaetxea jauregira pasa ziren: Maria Lopez de Yturbe (priorea), Brigida de Igeribar (azpipriorea), Berta Marina de Irure, Magdalena Perez de Mendiola, Ursula de Bagozkoitia, Clara de Churruca eta Francisca de Aritzaga, soraluzetarrak denak. 

Ormaetxea jauregia eta ondoko ortua Juan Ibañez de Irurek urte batzuk lehenago utzi zizkien, bertan klausura-monastegia sortzeko: priorea, priore-azpikoa eta beste hamaika moja. Aldatzeko baimenaren zain urte askotan pasa ziren, 1.584ko urtarrilak 30an Juan Ochoa de Salazar jaunak, Kalagorri-La Kaltzadako apezpikuak, lizentzia eman zuen arte. 
Handik urte batzuetara Santa Ana komentu berrira pasa ziren. 


(Gehiago jakiteko, sakatu hemen