Erdialdean sendotzeko aukera

Ubane Madera Zangitu 2020ko ots. 12a, 09:54

Sorako kadete mailako jokalariak, joan den asteburuan. Argazkia: Sora.

Emaitza paregabea eskuratu zuten Sorako gorengo mailako jokalariek asteburuan, sailkapenean hirugarren dagoen Beasain taldeari irabazita. Asteburu honetan, gainera, etxean dute hitzordua. Azken-aurreko sailkatuta dagoen Antzuola taldea hartuko dute, eta aukera ederra izan daiteke sailkapenean beste koska bat aurrera egiteko. 

Partidu zaila zuten Sorako gorengo mailako taldekoek asteburuan: sailkapenean hirugarren doan Beasain taldea izan zuten aurrez aurre, haien etxean, gainera, eta 0-1 irabazi zuten soraluzetarrek. 

Zapatuan, bada, emaitza on horrekin zelairatuko dira Antzuola Kirol Elkartearen kontra. Sailkapeneko 15. postuan daude haiek, azken-aurrekoak. Haiei irabaziz gero, bada, taularen erdialdean sendotu egingo litzateke Sora. Zapatuan, 17:00etan hasiko da partidua, Ezoziko Futbol Zelaian.

Kanpoan

Bestalde, Sorako gainontzeko taldeei dagokienez, kadeteek eta benjaminek kanpoan dituzte hitzorduak. Kadeteek Irunera bidaiatu beharko dute, Mariñoren kontra jokatzeko, zapatuan, 11:00etan. Pasa den asteburuan zerona berdindu zuten Martuteneren kontra. 

Bejaminek, berriz, Debara, Amaika Bat taldearen kontra jokatzeko, domekan, 09:30ean hasita.
Eta azkenik, infantilek etxean dute hitzordua, haiek zapatuan, Eibartarrak taldearen kontra, 11:30ean. Indartsu zelairatuko dira infantilak, hain justu, 0-9 irabazi baitzioten Eibartarrak taldeari joan den asteburuan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.