‘Mendotz’ garaile Egunean Behin jokoaren lehen astean

Egoitz Unamuno 2020ko ots. 12a, 08:00

Lehen asteko sailkapena.

Joan zen astean hasi zen Egunean Behin jokuaren III. Denboraldia eta lehen aste horretan, Soraluzeko taldean, ‘Mendotz’ jokalaria izan zen garaile, 503,33 punturekin (II. denboraldia irabazi zuen berbera)

Hilabeteak pasatu ahala, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak. Momentu honetan, herriko taldean, 100 jokalari daude eta maila orokorrean, berriz,  gainditu da 65.000 jokalariren langa. 

Hirugarren edizioa

Hirugarren denboraldiak nobedadeak dakartza. Izan ere, denboraldiak zortzi aste iraungo du eta oraingoan erabiltzaile bakoitzak jokatu dituen lau aste onenak hartuko dira kontuan sailkapen orokorra osatzeko. Hau da, sailkapen orokorrean egoteko ez dira zertan zortzi asteetako partida denak jokatu behar.

Horrez gain, denboraldi honetan erabiltzaileek galderak bidali ahalko dituzte labur.eus/galdebehin webguneko fitxa beteta. Hori bai, horretarako baldintza batzuk bete beharko ditu: ahal dela argazkiak norberak ateratakoa izan behar du, eta, erantzunetarako, hiru aukera eman beharko dira. 

Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskarga daiteke. Soraluzeko taldearen kodea da: 6F8C8C

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.