Galdu diren edo oker erabiltzen ditugun 12 leku-izen

Egoitz Unamuno 2020ko ots. 11a, 08:12
Oraintsu arte, 'Muskiritzu' deitu izan zaio orain 'Mendigain' edo 'Karakate' esaten zaion inguruari. Argazkia: Fernan Oregi.

Badira zenbait leku-izen, izan duten garrantziagatik edo oker interpretatu direlako bereziak direnak. Hona hemen horietako zenbait: Muskiritzu, Urtiazelai, Akeiladar...

‘Muskiritzu’'

Erdi Arotik oraintsu arte, Karakateko antenatik Elosura bitarteko mendilerroa izendatzeko erabiltzen zen forma nagusia zen. Gaur egun, Soraluzen ahaztu samar dago, haren ordez, ‘Karakate’ edo ‘Mendigaina’ nagusitu direlako.

‘Serabil’

Argarate eta Zabaleta bitartean dagoen errebuelta handiaren ingurua izendatzeko erabiltzen den toponimoa da. XVI. mendeko dokumentu batean aurkitutakoari esker jakin dute bere jatorrizko forma zein zen: “Un manzanal a do dizen celaybiribil al pie de dicha huerta y heredad de Zabaleta’.   

‘Otaola’

Gaur egun Sagar-Erreka esaten zaion bailara izendatzeko erabiltzen zen eta baserritarrek oraindik ere erabiltzen dute.

‘Urkiazelai’

1430ean, eremu horretan, ‘Urteaga/Urtiaga’ izeneko baserri bat zegoen eta hortaz, leku horren jatorrizko izena ‘Urtiagazelai’ (laburtuta ‘Urtiazelai’) da, eta ez ‘Urkiazelai’.  

‘Akelarre’

Tontor batean, buzoi eta guzti, ‘Akelarre’ izena dago jarrita. Baina baserritarrek ‘Akilar’ esaten diote eta dokumentuetan ‘Akilladar’ dago jarrita.

‘Itxasoegigoitia’

San Andresko ermita dagoen lekuari esaten zitzaion.

‘Aitadomingoputzua’

Sagarragaerrekako bainu-lekua. Putzu ondoan jausitako baserriaren hondarrak ikus daitezke. Baserri haren azken jabeak ‘Mutxa’ zuen izena. Hortik dator ‘Mutxaneko’ izena.

‘Kortazar’

Gaur egun ezagunagoa da Karakate izenarekin baina, Karakate Elgoibar aldera zegoen baserri bat zen eta Kortazar da inguru horren jatorrizko izena.

‘Arantzazuko haitzak’

Ezagunagoa da ‘Munetako haitzak’ izenarekin.

‘Ozeizia’

Ezoziko ermitaren izen zaharra. Azken gizaldietan ondorengo bilakaera izan du: Oçeiçia>Eçoiçia>Ezozia. 

‘Ernizketa’

San Marzialgo ermitaren ondoan dagoen baserriaren izena da.

‘Ondarra’

Osirantzu (Osintxu) aldeko Mugarri baserriaren ondoko parajea da. Ondarratik Madaltzagara artekoak dira gure udalerriko lurrak.