M8 plataforma osatzeko hitzordua, gaur

Egoitz Unamuno 2020ko ots. 5a, 08:45
Iazko M8an egindako manifestazio jendetsua.

Herriko mugimendu feministak asanblada irekia deitu du martxoaren 8ari begira, emakumezkoen plataforma osatu eta egitaraua prestatzen hasteko. Lehen bilkura hori, gaur, otsailaren 5ean egingo dute Etxaburuetako Elkartegian, 18:30ean. 

Herriko emakume guztiak, “gazteak zein helduak”, gonbidatu dituzte bilerara, “ekarpenak egin eta antolakuntzan parte har dezaten”.

Iaz, martxoaren 8ko mobilizazioak oso arrakastatsuak izan ziren eta aurten ere espero dute emakume ugarik parte hartuko dutela datozen asteetan antolatuko dituzten jarduera eta mobilizazioetan.