Igotzen segitzen du

Ubane Madera 2020ko ots. 4a, 10:36

Urtea ia %13ko langabezia tasarekin amaitu bagenu, urtea hasi dugu langa hori gaindituta. Urte hasierako datuen arabera, %13,13ko langabezia-tasa izan da urtarrilean; bestela esanda, 246 langabetu kontabilizatu dituzte Soraluzen. Eskualdeko tasarik altuena da.

Abenduan baino hiru langabe gehiago kontabilizatu dituzte urtarrilean Soraluzen. Eta horren ondorioz, langabezia-tasak %13a gainditu egin du, %13,13ra iritsi arte. Konparazioa egitearren, iazko urtarrilean %13,02ko langabezia-tasa zegoen Soraluzen, beraz, aurten, gutxi bada ere, gora egin du.

Soraluzek handiena

Gainera, Soraluzek segitzen du izaten eskualdeko langabezia tasarik altuena. Hona hemen datuak udalerriz udalerri:

 

  • Udalerria /langabe kopurua / langabezia tasa
  • Deba                       182          %6,83
  • Eibar                      1.629        %12,79
  • Elgoibar                    500      %9,04
  • Mendaro                     78       %7,89
  • Mutriku                     228      %8,57
  • Soraluze                  246     %13,13
  • Debabarrena        2.863  %10,82