Soraluzeko Musika Eskolako musika tailerreko, musika hizkuntzako eta abesbatzako ikasleek kalejira egingo dute otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan. 17:30ean entsegutxoa egin ondoren abiatuko dira kalejiran, 18:00etan, Amalurra esnatzen laguntzeko makilak eskuetan dituztela.
Santa Ageda Koplak, Santa Ageda Bezpera Degu eta Santa Ageda Kalejira kantuak abestuko dituzte, eta gonbita egin diete gurasoei elkarrekin abesteko. Abestien letrak helarazi dizkiete gurasoei horretarako.
Bestalde, astelehenean, San Blas eguna dela-eta, Musika Eskolan ez da klaserik izango.