Feli Oregik azaldu duenez, saioa zuzenduta dago gurasoei, irakasleei edota haurrekin harremana duten edo garapenarekiko jakinmina duen edozein pertsonari.
Ikastaroan, besteak beste, ondorengo gaiak landuko dituzte: “haurren garapenaren etapak, lehenengo 18 hilabeteen garrantzia, erreflexu primarioak zer diren eta nola integratzen diren, umearen prozesua errespetatuz haren garapenean bidelagun zela izan, bakarrik ikas dezan laga ala irakatsi?”.
Formazio saioa goizeko 9:30ean hasi eta 13:00etan amaituko da. Ikastaroa euskaraz eskainiko du. Izen-ematea itxita dago, plaza guztiak bete direlako.