Ba al zenekien?

Ubane Madera 2020ko ots. 2a, 09:05
San Blas zaindariaren irudia altarean, eta eliza beteta, bedeinkapenaren zain, iaz.

Egun seinalatuak datoz otsailarekin batera: Kandelaria, San Blas, Santa Ageda… Halakoen eta bestelakoen berri jaso dute Sorapediako lankideek hilabete hasierako efemerideen sortan.

Otsailak 2: Kandelaria eguna. 

Egun honetan bedeinkatutako kandelak ondo gordetzen ziren, urtean zehar erabiltzeko: etxean estutasunik bazen, edo ekaitz bortitzak baziren, kandela bedeinkatu haiek pizten zituzten. Modu honetan etxekoak, pertsonak zein animaliak, babestuta geratzen ziren.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen

Otsailak 3: san Blas eguna

Oso jai soraluzetarra… nahiz eta, batzuen iritziz, Eibartik etorri! 

Sasoi batean, sanblasopilak aurreko egunetan egiten ziren, familiako bakoitzeko bana. Eskolan jai izaten zen goizean, mezetara joateko, ia familiako guztiak, zapi handi batean bilduta sanblasopilak, frutak, gozokiak... eramaten zirela. Mezatan ez zen girorik umeen artean: fardelak hauskorrak ziren oso eta, elkarren artean bultza eta kolpeka ari ziren besteon fardelak (eta sanblasopilak) apurtzeko asmoz. Meza ostean, bedeinkatzeko momentuan, fardelak ahal den altuen igo behar ziren... oso momentu aproposa elkarren kontra berriro aritzeko. Mezetatik irtetean, 1960. hamarkadatik aurrera, ohitura hasi zen umeei erretratuak ateratzekoa. 


(Gehiago jakiteko, sakatu hemen

Otsailak 4: Santa Ageda bezpera
 
Euskal Herriko herri askoren moduan, sasoi batean mutil gazteak ibiltzen ziren Santa Agata eskean, baserrietan eta kalean. Ateratakoarekin, afari-merienda egiten zuten. 

XX. mendeko azken hamarkadez geroztik emakumeek eta adin talde guztietakoek ere parte hartzen dute.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

1481eko otsailak 5: herriko errolda egin zen

Udal eta probintziako gastuak banatzeko familiaren ondasunen arabera egin zen errolda.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen

1924.ko otsailak 5: Florentzio Aspe abade soraluzetarrak (1871-1957) Beasaingo erretore-kargua hartu zuen

Kargua hartu eta egunean bertan, plazako eskola berriak eta Udaletxe berria inauguratu zituen. Mateo Muxika Urrestarazu Doktoreak, Gasteizko apezpiku izendatu berriak, bedeinkatu zituen. 

Historiazale porrokatua eta marrazkilari trebea, 1912 urtean "Zarauz'ko erriya" liburua argitaratu zuen, euskaraz.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen