Herenegun, eguaztena, Maltzagarako bidean, Ansolanetik aurretxuago basurdea akabatuta aurkitu zuen bide bazterrean Frantziska Iraolagoitiak. Seguru aski, ibilgailuren batek harrapatuta akabatu zen. Halakoren bat gertatuz gero, 112 zenbakira deitu behar da, besteak beste, animalia Ertzaintzak erretiratzen duelako errepidetik.
Argazkiak erakusten duen moduan, gure errepideetan ere gerta liteke basurdea errepidera irten eta bertan harrapatzea. Adituen gomendioa da, halakoren bat gertatuz gero, ez gerturatzea animalia bizirik dagoen ala ez egiaztatzera. Gerta liteke hura zaurituta egotea, eta animaliak erasoa jotzea. 112ra deitu, abisu eman, eta eurak bertaratuko dira animalia erretiratzera.
Hori bai, autoak kolpe handia badu, eta aseguruari erreklamazioa aurkeztu beharra badago, gertatutakoaren probaren bat erakutsi behar izaten da, normalean akabatutako animalia bera.