Zapatuan Santa Eskean aterako dira baserriz baserri

Egoitz Unamuno 2020ko urt. 29a, 08:47

Iaz, Armendi baserrian. Argazkia: Arkaitz Arana.

Zapatuan, herriko gazte koadrila Santa Eskean aterako da baserriz baserri. Aurten, Eneritz Artetxe eta Beñat Iguaran bertsolariak izango dituzte kantulagun. 

Aurtengoa hogeita zortzigarren aldia izango da herriko gazteak baserriz baserri Santa Ageda koplak kantatzera aterako direna. Goizeko 09:00etan hasi eta iluntzeko 20:00ak bitartean kantatuko dute Ezozi, San Andres eta Txurruka auzoko hainbat baserritan.

Herriko trikitilari eta bertsolariekin batera, Eneritz Artetxe bertsolari azkoitiarrak eta Beñat Iguaran amasarrak ere kantatuko dute. Guztira, hogeiren bat laguneko taldea osatzea espero dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.