Bideoa

Anarik kontzertu ederra eskaini zuen Zentroan

Egoitz Unamuno 2020ko urt. 27a, 10:10

Joan zen barikuan, Anarik kontzertu ederra eskaini zuen Zentroan (Gaztetxean), aretoa jendez bete-bete eginda zegoela.

Kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago hasi ziren hurreratzen ikusleak Zentroko atarira. Ikusle gazteak ziren gehienak eta inguruko herrietatik etorritakoak asko: Elgoibartik, Azkoititik, Bergaratik… Kontzertua hasi zenerako, lokala jendez beteta zegoen. Denera, izango ziren ehunen bat ikusle.

Azkoitiko kantariak hasiera hasieratik adierazi zuen gustura zegoela, hurbileko jendez inguratua, gustuko lekuan, gaztetxean, eta bere lehen pausoak ematen lagundu zioten gaztelupetarren herrian. Ondorengo ordu eta erdian, hurbiltasuna, pasioa eta musikari handien presentzia transmititu zituen gaztetxeko tablatu txikitik eta kantu askotan ikusleek lagundu zioten kantuan.  

Barikuan, giro berezia eta ederra sortu zen Zentroan.  

Erlazionatuak

Anariren kontzertuko argazkiak

Egoitz Unamuno 2020 urt 27 Kultura

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.