Etzi konponduko dute Atxuriko igogailua

Ubane Madera 2020ko urt. 27a, 09:51

Igogailuaren azpiko txapa, ugertuta.

Etzi, eguaztena, konponketa lanak egingo dituzte Atxuriko igogailuan; lanok eguenerako zeuden aurreikusita, baina greba deituta dagoenez, aurreratu egingo dituzte. Besteak beste, goiko igogailuaren oinezkoen pasabideko metalezko txapa konponduko dute. Bestalde, oraindik ez da ailegatu Galipoteko igogailurako pieza.

Goiko igogailuaren metalezko txapa, igogailutik irteteko pasabidearena ugertuta dago azpiko aldetik, eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, Udalak hura konpontzea erabaki du. Horretarako, goiko estalkia kendu egin beharko dute.

Hala, Udalaetik jakinarazi dute eguaztenean egingo dituela lanok errementariak, baldin eta eguraldiak laguntzen badu. 

Galipotekoa geldi

Bestalde, Galipoteko igogailuari dagokionez, hura oraindik matxuratuta dago, geldi. Izan ere, oraindik ez da ailegatu hura konpontzeko beharrezkoa den pieza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.