Efemerideak

Ba al zenekien?

Erredakzioa 2020ko urt. 26a, 09:05

Soraluze, Indalecio Ojangureren argazkia.

Urtarrileko efemerideen azken sorta da honako hau. Bestelakoen artean kontatzen dute On Policarpo jaio zela, Zutik ozta-ozta liburua aurkeztu zutela eta La Vasconia aldizkariaren 1272. zenbakian, azalean Soraluze atera zutela. 

1506ko urtarrilaren 20a: Archivos municipales (1481-1520)

Soraluzeko Udalak  "Confirmación del asiento anterior sobre las alcabalas y adición de nuevos productos con su gravamen" onartu zuen. Aurreko urtean (1505/01/02) onartutako zergak produktu gehiagori ezarri zizkion.

1955ko urtarrilaren 22: Etxaburueta kalea

Etxaburueta kaleko 1 zenbakian egon zen eskola Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) "diruz lagundutako eskola" izendatu zuten.

1512ko urtarrilaren 24: Archivos municipales (1481-1520) 

Soraluzeko Udalak probintziako ordenantza berriak jaso zituen. Ordenantza berri hauek aurreko urtean Zestoan onartu ziren.

1599ko urtarrilaren 25: 1598ko izurritea 

Izurritea bukatu zelakoan, Gasteiz eta Logroñora mezulariak bidali zituzten, Oñati eta Soraluzen izandako izurriteagatik Deba Arroarekin itxitako komunikabideak zabaltzeko eskatuz. 

1773ko  urtarrilaren 26: Florencio Josepf de Lamot 

Florencio Josepf de Lamotek autua ezarri zion José de García tabernariari (ardo zuriak saltzen zituen) Soraluzeko alkatearen aurrean. Aurretik pistolak saldu zizkion, tabernariak atzera bueltatu eta Florencio Josepf ez zen konforme geratu.

1883ko urtarrilaren 26: Policarpo Larrañaga 

Policarpo Larrañaga, "Don Poli", Soraluzen jaio zen. Abadea izateaz gain, idazle, sindikalista, politikari… Ezoziko Ama ereserkiaren letraren egilea ere bada.

2018  urtarrilaren 26: Zutik ozta-ozta nator 

Soraluzeko zinegotzi izan eta gerra zibilean preso egondako Venancio Iñurrietaren familiak eskuz idatzitako gutunak Eusko Jaurlaritzari eman zizkion.

1902ko urtarrilaren 28: Orbea zentrala 

Eibarko Orbea y Cía enpresak Deba ibaiko urak ustiatzeko emakida lortu zuen.

1844ko urtarrilaren 29: Ybarra aita-semeak 

José Ignacio Ybarra Yribe Campos, armagile ospetsua eta herriko alkatea izandakoa, Josefa Juana Cortazar Arrizabalaga anderearekin ezkondu zen, Soraluzen.

1584ko urtarrilaren 30: Ormaetxea jauregia 

Juan Ochoa de Salazar jaunak, Kalagorri-La Kaltzadako apezpikuak, Errukiaren serorak Ormaetxeara moja moduan pasatzeko lizentzia eman zuen. Ordutik aurrera mojek Logroño hiriko Lilien San Pedro komentuko erlijiosoen moduan bizi behar zuten.


 
1929 urtarrilaren 30: La Baskonia. Azala 

1893-1943 epean  Argentinan argitaratu zen La Baskonia aldizkaria (1893-1903 La Vasconia. Revista Ilustrada Éuskaro-Americana de Historia, Literatura y Artes, 1903-1943 La Baskonia. Revista decenal ilustrada). 1272. zenbakian, aldizkariaren azalean Soraluze atera zuten, Indalecio Ojangurenen argazkia erabiliz. 

Sorapediako lankideek jakinarazi dute dagoeneko gertu dituztela otsaileko efemerideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.