Azken gaztaina-erreak

Ubane Madera 2020ko urt. 23a, 11:46

Herritarrak gaztainak erosten, joan den domekan.

Gaur eguena, atzera ere zabalduko du bere postutxoa Sabin gaztaina-saltzaileak. Azken hilabeteotan egon den moduan, domekara arte izango da Plaza Berrian gaztainak erretzen. Hori bai, gaztaina-erreak erosteko azken aukera izango da oraingoa, bukatu baita haien sasoia, eta gaztaina postua zabalduko duen azken asteburua izango da.

Gaztaina-erre ale ederrak izan dira Soraluzen azaroaren amaieraz geroztik, Sabin Plaza Berrian gaztainak erretzen hasi zenetik. “Baina sasoia pasatu zaie, eta geroago eta eskasagoak dira”, esplikatu du gaztaina-saltzaileak; eta gaineratu du arrazoi horrexegatik izango dela oraingo hau gaztaina-erreak egingo dituen azken asteburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.