Gogotsu astindu zituzten danborrak

Ubane Madera 2020ko urtarrilaren 21a

Atzo, astelehena, Tatiago, Iriyarena, Diana eta antzerako kantuak interpretatu zituzten Plaentxi Eskolako gaztetxoenek nork baino nork iaioago. Gurasoen begiradapean, irakasleen gidaritzapean eta Sarriegiren doinuekin dantzan ospatu zuten San Sebastian eguna.

Joan den astean buru-belarri jardun zuten Plaentxi Eskolako Haur Hezkuntzako ikasleek sukaldari txapelak egiten eta danborradako doinuak entseatzen. Eta atzo, urtarrilaren 20an erakutsi zuten emaitza, 16:00etan hasita, eskolara gonbidatu zituzten gurasoen aurrean danborrada eginez.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.