Egurra birrintzeko makina erosi du Udalak

Ubane Madera 2020ko urt. 21a, 11:51

Udalak egurra birrintzeko makina erosi berri du. Udalerrian egiten diren kimatze-lanetatik eratorritako egurra birrindu egiten du makina berriak, eta birrindutakoa egituratzaile modura erabiliko dute udalerriko konpost-guneetan zein lorategietan. Dagoeneko estreinatu dute.

Ingurumen eta Landa Garapen sailaren bitartez erosi du Udalak egurra birrintzeko makina. Kontuan hartuta orain udal lan taldea herriko zuhaitzak kimatzen dabilela, bertako adar soberakinak makina berriaren bitartez birrintzen hasi dira dira, gero, hondar hori konpost-guneetako egituratzaile modura erabiltzeko. Soraluzen hiru konpost-gune daude: Ezozibiden, Etxaburuetan eta Gipuzkoa Etorbidean.

"Horrez aparte, egituratzaile hori udalerriko lorategietan ere erabili ahalko da. Beraz, lehen garbigunera eramaten zena, birrintzaileari esker, orain herrian bertan erabiltzeko aukera izango da", esplikatu du Iker Aldazabal alkateak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.