Autopean harrapatuta

Erredakzioa 2020ko urt. 19a, 11:44
San Andres auzoko baso pista batean gertatu zen istripua.

Atzo iluntzean, zapatua, istripua gertatu zen San Andres auzoko baso pista batean. Lanean ziharduen gizonezko baten Land Roverra irauli, eta haren azpian harrapatuta geratu zen gidaria. Suhiltzaileek atera behar izan zuten azpitik.

Atzo, 18:00ak pasa zirenean igo ziren suhiltzaileak, anbulantzia, Ertzaintza eta Udaltzaingoa San Andres auzora. Istripu baten abisua jaso zuten, lanean zebilen pertsona bat autopean harrapatuta geratu baitzen.

Suhiltzaileek eta Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, baso pista batean lanean zebilela, Land Roverra irauli, eta gidaria azpian harrapatu zuen autoak. Suhiltzaileek atera zuten gizonezkoa ibilgailuaren azpitik, eta anbulantziak Mendaroko ospitalera eraman zuen, hanka baten min hartuta.