Emakume bati egindako erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute arratsalderako

Egoitz Unamuno 2020ko urt. 17a, 11:13

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea iazko uztailean.

Erasoa urtarrilaren 14an gertatu zen Gabolats kaleko etxebizitza batean baina Udalak eta herriko mugimendu feministak gaur eman dute erasoaren berri. Arratsaldean, erasoa gaitzesteko elkarretaratzea antolatu dute eta dei egin diete herritarrei bertan parte har dezaten.

Mugimendu feministak jakinarazi duenez, urtarrilaren 14an gizonezko batek emakumezko bat erasotu zuen herrian, Gabolats kaleko etxebizitza batean.

Udaltzaingoak eta Ertzantzak erasoa gertatu zen egun berean atxilotu zuten erasotzailea eta ordu batzuk kalabozoan eman eta gero, hurrengo egunean epaileak aske laga zuen urruntze agindua ezarrita.

Emakumezkoa eta hiru seme-alabak harrera etxe batean daude, eraso matxisten biktimen babeserako protokoloak agintzen duen bezala.

Erasoa salatzeko, Soraluzeko Udalak eta herriko mugimendu feministak elkarretaratzea deitu dute gaur arratsaldeko 19:00etarako, Plaza Berrian. Udalak, gainera, adierazpena kaleratu du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.