Piezaren zain

Ubane Madera 2020ko urt. 16a, 15:26

Galipoteko igogailua.

Galipoteko igogailua martxan jartzeko piezaren zain segitzen du Udalak. Bada hilabete inguru igogailua matxuratuta dagoela, eta hura konpontzeko pieza eskatuta dauka Udalak Oronari, baina oraindik zain daude.

Gabon inguruan matxuratu zen Galipoteko igogailua, eta egoera berean segitzen du. Izan ere, pieza bat behar dute hura konpontzeko, eta Gabonetako oporrak izan direlako edo urte hasiera delako, kontua da oraindik pieza ez dela iritsi Oronatik Soraluzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.