Abiadura murrizteko bandak

Ubane Madera 2020ko urt. 16a, 13:32
Udal langileak abiadura murrizteko banda ipintzen, Errabalen.

Udal langileek abiadura murrizteko banda berriak ipintzen dihardute. Errabal eta Baltegieta kaleetan ipiniko dituzte halako hiru: bata Gila tabernara ailegatu baino apurtxo bat lehenago, bestea Gaztelupe tabernaren pare inguruan, eta hirugarrena Baltegieta kalean ipiniko dute, 17. atariaren parean.

Gaur goizean, eguena, hasi dira abiadura murrizteko banda berriak jartzen Errabal kalearen hasiera aldean. Herrigunera ailegatu ahala, ibilgailuen abiadura gehiago murriztu eragiteko neurria da berau; antza, gorri koloreko lurzoru berezia eta lehenagoko autobus geltoki parean jarritako banda ez dira nahikoa hori lortzeko, eta beste hiru banda ipiniko dituzte: Gila tabernara ailegatu baino lehenago, Gaztelupe tabernaren parean, eta Baltegieta kalearen 17. atariaren parean.

Banda berri hauek alderik alde hartzen dute errepidea, eta koska nahiko handia dute, beraz, ibilgailuek derrigorrean jaitsi behar dute abiadura, ez badute autoan kalterik eragin nahi behintzat.