Margotze lanak bukatzear

Ubane Madera 2020ko urt. 16a, 11:42
Zubi Nagusia gorriz margotuta.

Atzo Zubi Nagusia gorriz margotu zuten eta Santa Ana kalearen amaierara alderaino ailegatu ziren Tesec enpresako langileak, erdigunea gorriz margotzen dabiltzanak. Dena ondo bidean, bada, biharko bukatuko dituzte margotze-lan guztiak.

Margotu beharrekoak ia bukatu dituzte. Zubi Nagusian poliziaren eta taxiaren geralekuak identifikatzeko ikurrak margotzea falta zaie, eta Santa Ana kalean, bazterreko zatian ipini beharreko beste ikur bat margotzea. Gaur, eguena, 15:00etan ekingo diete lan horiei.

Osterantzean, margotze-lan handienak eginda dituzte dagoeneko. Beraz, eta eguraldiak errespetatzen segitzen badu, biharko, barikua, lanak bukatuta egongo dira eta Soraluzeko erdigunea atzera ere gorria izango da.