Anariren kontzertua urtarrilaren 24an

Egoitz Unamuno 2020ko urt. 17a, 08:00
Anari.

Anarik kontzertua eskainiko du Zentroan (Gaztetxean), Irakurketa Feminista ikastaroaren harira antolatutako kontzertu zikloaren barruan. Kontzertua urtarrilaren 24an izango da, arratsaldeko 20:00etan.

Kantari azkoitiarrak gitarra hartuta etorriko da Soraluzera eta bakarkako emanaldia eskainiko du. Sarrerak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago jarriko dituzte salgai, sarreran bertan.   

Martitzenean, irakurketa saioa

Datorren martitzenean, urtarrilaren 21ean, Irakurketa Feminista ikastaroko saioa egingo dute Zentroan eta 1.352 km euri liburua izango dute irakurgai; Goizalde Landabasok eta Garazi Goiak lau eskutara idatzi duten gutun-trukea da, galdera bat ardatz hartuta: bigarren bizitza bat bazenu, zein emakume izatea aukeratuko zenuke zuk?. 

Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Zentroan, literaturan aditu eta EHUko irakasle den Iratxe Retolazak gidatuta. Liburuaren ale bat eskuratu nahi izanez gero, liburutegian daude eskuragarri.