Bi lapurreta salatu dituzte

Ubane Madera 2020ko urt. 16a, 10:39
Errekalde kaleko etxe horien garajeetan sartu ziren lapurrak. Argazkia: artxiboa.

Udalerriko bi bizilagunek bi lapurreta salatu zituzten martitzenean, urtarrilaren 14an. Segurtasun Sailetik emandako informazioaren arabera, Errekaldeko garajeetan zeuden bi autotan lapurretan egin zuten, ibilgailuen kristala apurtu eta gero.

Xehetasunen arabera, goizean autoaren bila joan zirenean jabetu ziren bi bizilagunak autoan lapurretan egin zietela. Bi kasuetan, ibilgailuaren kristalen bat apurtuta aurkitu zuten, eta barruan zeuden hainbat gauza faltan zirela ohartu ziren. 

Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, autoetako batean, atzerako ispiluaren ondoko kristal txikia apurtu zuten, eta bigarren autoan, berriz, atzeko kristala. Lapurreta egiteko modu nahiko erraza erabili zuten lapurrek, sarraila irekitzea baino errazagoa.

Jasotako informazioarekin eta salaketekin, bi atestatu zabaldu ditu Ertzaintzak eta, beraz, ikerketa zabalik dago.