Bi protesta bi egunotan

Ubane Madera 2020ko urt. 15a, 17:31

Nagusien etxeetako hainbat langile Donostian, errepidea mozten.

Bihar, eguena, 19:00etan elkarretaratzea egingo dute Mesedeetako egoitzan greban diharduten hainbat langilek Plaza Berrian, eta etzi, barikua, Donostian gauza bera egingo dute, Lan Harremanen Kontseiluaren (LHK) aurreko aldean. Izan ere, barikuan, gatazkan inplikatuta dauden alde guztiek batzarra egingo dute han. 

Joan den urtarrilaren 10ean batzarra egin zuten nagusien egoitzetako gatazkan inplikatuta dauden alde guztien ordezkariek. Haren ondoren, ELA sindikatuak jakinarazi zuen luzatu egin behar zutela langileen greba otsailaren 7ra arte, sindikatutik egindako eskakizunak ez baitzituzten bete  “sektoreko patronalek”.  

Barikuan, Donostiara

Halaber, sindikatuak jakinarazi zuen patronalek urtarrilaren 17rako “konpromisoa” hartu zutela eskakizun horien gaineko proposamen bat aurkezteko, eta horrexegatik justu, elkarretaratzea egingo dute barikuan Donostian, Lan Harremanen Kontseiluaren kanpoko aldean. Izan ere, hantxe egingo dute urtarrileko bigarren batzarra gatazkan inplikatuta dauden alde guztiek.

Barikuan, Soraluzeko Mesedeetako egoitzako langileen ordezkaritza bat ere bertaratuko da Donostiara; eta horren aurretik beste elkarretaratze bat egingo dute: bihar, 19:00etan, Plaza Berrian. Bi protesta ekimenez gainera, urtarril osorako egutegia ere antolatuta dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.