Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa Arrano elkartean

Egoitz Unamuno 2020ko urt. 16a, 09:45

Datorren zapatuan, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da Arrano elkartean, arratsaldeko 16:00etan hasita.

Sariak ondorengoak izango dira:

  1. Saria: Bi txuleta + 2 kriantza botila eta Gipuzkoako kanporaketara pasea.
  2. Saria: Bi untxi + 2 likore botila eta Gipuzkoako kanporaketara pasea.
  3. Saria: Bi kafe koparekin edo 2 konbinatu.

Inskripzioa egunean bertan egin beharko da lehiaketa hasi aurretik. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.