Erretiratu dute zuhaitza

Erredakzioa 2020ko urt. 14a, 15:05

Pinua bidegorri bazterrean. Argazkia: Soraluzeko Udala.

Dagoeneko libre da bidegorria. Udaleko lan-taldeak erretiratu du bertara jausita zegoen pinua.

 

Erretiratu dute haizeak bidegorrira botatako zuhaitza. Goizean, udal lan-taldekoek zatitu eta bazterrean laga dute. Udaltzaingoaren ustez, abenduaren erdialdeko haizeteak kili-kolo lagatako pinu bat izan liteke bart jausi dena.

Beraz, gaur komenigarria da zuhaitz inguruetatik eta halako lekuetatik gertu ez ibiltzea. Zakar dabil haizea, ufada bortitzekin, eta adituen iragarpena da, gainera, zakartu egingo dela gauerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.