Aittantxaboleta, Atsedentxaboleta… zela ote?

Ubane Madera 2020ko urt. 14a, 18:14

Aittantxaboletako txabolak. Argazkia: L.M. Alberdi (2011)

Nahiz eta Osintxuko lurretan egon, oso toki maitea da Aittantxaboleta soraluzetarrendako. Baina zein da haren benetako izena? Osintxukoek Aittantxabolia eta Aittantxaboleta esaten diote. Soraluzen bazegoen Aita Domingo izeneko baserria, Sagarraga errekaren inguruan. Baserri honen txabola izan zitekeen, eta hortik izena. Izenak, baina, berez atsedenerako txabolak esan nahiko zuen. Xehetasun horiek eta gehiago arakatu eta jaso dituzte Sorapediako lankideek. 

Izan ere, Aittantxaboletaren etimologia oso eztabaidatua izan da, eta oraindik ere halaxe da. 

Aittantxaboleta

Osintxukoek Aittantxabolia (Hilari Gantxegi, 1991) eta Aittantxaboleta (Miren Gabilondo Agirrebeña, 2002; Sebastian Elizburu Gorrotxategi, 2003) esaten diote.

Soraluzen bazegoen Aita Domingo izeneko baserria, Sagarraga errekaren inguruan. Baserri honen txabola izan zitekeen, eta hortik izena; Soraluzeko beste baserri batzuk ere txabolak dituzte Osintxuko lurretan. Honengatik, Euskaltzaindiaren irizpena Aitaren txabola jartzearen aldekoa izan da. 

Atsedentxaboleta

Izenak, berez, atsedenerako txabolak esan nahiko zuen. 

XX. mendean elkartea sortu zutenean bertan, eta izena ondo etortzen zaio... baina ingurukoek Aittantxaboleta esaten dute, ez Atsedentxaboleta

Dena dela, izena oso zabalduta dago eta Gipuzkoako Aldundiak bere mapetan halaxe erabiltzen du. 

Artzaintxabolak

Artzainen txabolak edo artzainaren txabolak esan nahiko zuen. 

Txabolen erabilera aldetik zentzua dauka... baina gogoratu behar da mendebaldeko euskaran artzaina edo artzaia beharrean pastoria erabiltzen dela. Beraz, ez du ematen oinarri nahikorik duenik. 

Koskorreta
Txabola dagoen tontorrari Koskorreta esaten diote MTNEko mapetan. Baina ez berbaz eta ez idatziz beste inon ez da agertzen. 

Gaiari buruz xehetasun gehiago jakin nahiez gero, Sorapedian kontsulta daiteke. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.