Ba al zenekien?

Erredakzioa 2020ko urt. 19a, 09:05
Euscalduna lantegia.

Urtarrileko efemerideekin osatutako erreportajearen bigarren entrega da gaurkoa. Urtarrilaren 13tik urtarrilaren 19ra bitarteko gertakariak jasotzen ditu. Arma fabrika kontuak, zentral hidroelektrikoenak eta bestelakoak jaso dituzte oraingoan Sorapediako lankideek. 

1865eko urtarrilaren 13a: Ohiko armagintzaren gainbehera 

Espainian arma ekoizpenaren monopolioa desagertu zen. Eta hurrengo martxoan Soraluzeko Erret Arma Fabrikak desegiteko legea etorri zen. Bi erabaki hauek Soraluzeko armagintza tradizionalaren errematea eragin zuten.

1900eko urtarrilaren 14a: Sologoeneko zentrala

Jose Miguel Aranguren Pagoegik Bergarako Juan Jose Larrañaga eta Santos Gallastegiri Sologoeneko zentrala ustiatzeko emakida saldu zien. Emakida hau 1898. urteko ekainak 4an lortu zuen.

1911ko urtarrilaren 14a: Irurak-Bat zentrala 

Angel Astaburuaga Barrutiak Irurak-bat zentrala eraikitzeko emakida lortu zuen. 1915.ko abuztuak 2an Antonio Zabala Garairi saldu zion

1971ko urtarrilaren 14a: Soraluzeko Ametsa 

Orduko lege eta arautegi esparruan erosoago egokitzeko, Soraluzeko Ametsa  ikastola elizaren babesean jarri zen: eskola parrokiarena izango, izen berria Nuestra Señora de la Asunción, egoitza Abadetxean, eta titularra orduko parrokoa, Miguel Goikoetxea Zubizarreta.

2018ko urtarrilaren 15a: Sologoeneko zentrala 

Jose Inazio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailburua,  zentrala bisitatu zuen bertatik bertara ezagutzeko eta Soraluzeko Udalarekin zentrala berritzeko akordioa sinatzeko.

1853ko urtarrilaren 16a: S.A. Euscalduna 

Fábrica Nacional de Armas portátiles de la Villa de Placenciako zuzendaritzak Bernardo de Echaluceri Olabarrena inguruko eraikinak alokatu zizkion urte baterako, lanabes eta trepeta guztiekin. 

1785eko urtarrilaren 17a: Juan Ignacio de Obiaga 

Juan Ignacio de Obiaga Peruko erresumen inkisidore apostolikoa izan zen. Hil zenean diru asko utzi zion Soraluzeri. Egun honetan hil zeneko berria herrira heldu zen, eta testamentuaren berriak ere.

1627ko urtarrilaren 18a: Arma zuriak

Burnia eta ikatzaren prezioek etengabe gora egiten zutenez, Jeronimo de Aybar arma ikuskariak arma ekoizpenaren prezio-zerrenda prestatu zuen, ordura arteko salneurria eta proposatutako gainkostua, burdina eta ikatzaren igoera orekatzeko.

2007ko urtarrilaren 19a: Zaharren egoitza 

Gipuzkoako Aldundiak eta Soraluzeko Udalak zaharren egoitza hobetzeko lankidetza sinatu dute.