Kiroldegi gaineko kristala zartatu dute

Ubane Madera 2020ko urt. 15a, 08:30

Kiroldegi gaineko kristala apurtuta. Argazkia: Udaltzaingoa.

Joan den asteburutik, zartatuta dago kiroldegi gaineko kristala, Baltegietako iturri alderako zatiari dagokiona. Inguru hartan hainbat gaztek ipinitako sofak-eta bertatik kendu ondoren azaldu da kristala apurtuta. 

Orain dela hainbat egun kendu zituzten hainbat gaztek kiroldegi gainera eramanda zituzten altzariak. Bazituzten sofa bat, mahaia eta jarlekuren bat zein beste. Horrez aparte, baina, kiroldegi gaineko teilatuan ibiltzen ziren. Eta batik bat horrexegatik erretiratu zizkieten altzariak.

Bada, justu, haiek kendu ondorengo asteburuan azaldu da bertako barandaren kristala zartatuta. Horrexegatik uste du Udaltzaingoak gazte kuadrilla bereko norbaitek apurtu duela, altzariak kendu izanagatik amorratuta.

Argazkiak berak erakusten duenez, adreiluak jaurti zizkioten kristalari. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.