Pinua bidegorrira

Ubane Madera 2020ko urt. 14a, 10:37

Pinua jausita bidegorrian. Argazkia: Udaltzaingoa.

Gaur goizean, martitzena, Udaltzaingoari abisatu diote esanez pinua zegoela bidegorrira jausita eta pasabidea eragozten. Egoera bertatik bertara ikusi ondoren, Udaleko langileak gaur bertan joango dira hura erretiratzera, bidegorria libre lagatzeko. Atzo arratsaldeaz geroztik dabiltza haize bolada bortitzak gurean, eta gainera, eguraldi adituen arabera, gaur indartu egingo da hegoaldeko haizea.

Bihar arratsaldera arte tentu handiz ibiltzea da gomendioa; izan ere eta nahiz eta alertak aktibatu barik egon, Euskalmetek, Euskal Meteorologia Agentziak ohartarazi du bihar arratsaldera arte gogotik joko duela haizeak, gaur egun osoan horrela izango dela, eta gauean, batik bat, zakartu egingo dela. 

Udaltzaingoak uste du abenduaren erdialdean izandako haize bortitzek kili-kolo laga zituztela hainbat zuhaitz, eta halako bat dela, hain justu, bidegorrira jausi dena. Beraz, baliteke gehiago ere jaustea beste nonbait.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.