Gorri-gorri dabiltza lagatzen

Ubane Madera 2020ko urt. 14a, 09:26
Tecsako langilea kalea margotzen Plaza Zaharrean, atzo.

Hasi dira dira erdiguneko kaleak gorriz margotzeko lanak. Atzo, astelehena, hasi zituzten, eta lanak egiten diharduen Tesec enpresatik jakinarazi dutenez, lau bat egunez jardungo dute zeregin horretan. Patria telesailaren grabazioetarako margotu zituzten erdiguneko hainbat kale beltzez, 90eko hamarkadako itxura handiagoa emateko. 

Bi produktu kapa ematen dabiltza kaleen zoruari: lehen kapan ez labaintzeko produktua botatzen dute, eta horren ondorioz, zuri-guneak azaltzen dira gorri kolorearekin batera. Horrexegatik ematen dioten bigarren margo kapa, gorri kolorekoa. Atzo, 15:00etan lanak hasi eta Kooperatibaren aurreko alderaino ailegatu ziren, eta gaur, 15:00etan hasiko dira atzera ere, eta bertatik segituko dute margotzen. 

Gidariei ohartarazteko kolorea

Hainbat herritarrek gustukoago zuten kaleak beltzez margotuta, baina gustu kontuak aparte lagata, kalearen kolore gorri horrek badu bere funtzioa: gidariei ohartaraztea oinezkoek lehentasuna duten gune batean zirkulatzen ari direla, eta motel gidatu behar dutela.