Ia 14 milioi euroko aurrekontua du Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak

Ubane Madera 2020ko urt. 13a, 10:58
Edukiontziak, Errekalde kalean.

13.946.863,92 euro. Horixe da Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak 2020. urterako duen aurrekontua. Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, partida aho batez onartu zuten; eta kopuru osotik 5,8 milioi euro inbertituko dituzte gaikako bilketarako eta birziklatzeko; bestela esanda, 80 euro herritar bakoitzeko. Soraluzeko Udalari, berriz, 673.472 euroko kuota ordaintzea dagokio. 

Dagoeneko indarrean dago Debabarreneko mankomunitatearendako 13.946.863 euroko aurrekontua. Urtarrilaren 7an onartu zuten, eta alegazioak aurkezteko epea itxita dago. Beraz, aurrera egingo du aho batez onartutako kopuruak.

Mankomunitatetik esplikatu dutenez, “ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara” bideratuko da: 9.092.662 euro, aurrekontuaren %65 baino gehiago eta iaz baino %10 gehiago. 

3 milioi euro pasa GHKrendako

Kopuru horretatik 3.241.493 euro izango da mankomunitateak Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioari ordaindu beharrekoa. Osterantzean, iragarri du 1.200.000 euro inbertituko dituela ibilgailuak eta makinak berritzeko; 234.353 euro papera eta kartoia gaika biltzeko; eta beste 190.000 euro ontziak biltzeko. Datuak bestela adierazita, mankomunitateak herritar eta urte bakoitzeko 80 euro inbertituko ditu hondakinen bilketan eta birziklapenean.

Kopururik handiena poltsetan

Hona hemen xehetasunak taulan:

  • Poltsa biodegradagarriak (10 eta 50 litro): 237.648 euro.
  • Paperaren eta kartoiaren bilketa: 234.353 euro.
  • Ontzien bilketa bereizia: 190.004 euro.
  • Sentsibilizazioa: 160.076 euro.
  • Tamaina handikoen kudeaketa: 146.900 euro.
  • Garbiguneetako hondakinen kudeaketa: 42.912 euro.
  • Obra-hondakinen garraioa: 38.932 euro.

Kale-garbiketa

Hondakinen bilketaren ondoren, kale-garbiketaren atala da bigarren garrantzitsuena, eta
Mankomunitateak 4.4041.523 euro baliatuko ditu zerbitzurako.

Iosu Arraizek, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko presidenteak azpimarratu duenez bereziki
ahaleginduko dira “birziklatzea bultzatzen jarraitzeko, kale-garbiketa hobetzeko, eta Mankomunitatea gardentasunez eta hurbiltasunez kudeatzeko”. 

Udalen kuotak

Bestalde, diru-sarrerei dagokienez, guztira, 13.134.185,92 euroko sarrerak izango ditu mankomunitateak. Kopuru horretatik 673.472,44 euro Soraluzeko Udalari dagozkio ordaintzea. Segidan xehetasunak udalerriz udalerri:

                           HIRI HONDAKINEN BILKETA    KALE GARBIKETA     GUZTIRA

  • Mallabia  47.080,96        271.669,77    -     40.056,16        -          358.806,89
  • Ermua  708.699,85        1.096.277,08   -    830.450,70      -       2.635.427,63
  • Eibar  1.224.166,58       1.991.479,34   - 1.597.914,70     -      4.813.560,62
  • Soraluze  173.115,82     251.436,67   -      248.919,95      -       673.472,44
  • Elgoibar  518.009,27      1.149.783,44  -   531.288,08      -      2.199.080,79
  • Mendaro  89.167,36       145.187,11    -   63.366,41         -         297.720,88
  • Deba  243.325,63          454.942,77    -   406.582,21        -       1.104.850,61
  • Mutriku  237.928,31       490.392,94  -     323.004,81      -      1.051.326,06
  • GUZTIRA  3.241.493,79  5.851.169,11 -   4.041.523,02  -     13.134.185,92