Lehen sorospenak eta suspertze tailerra, DYAren eskutik

Ubane Madera 2020ko urt. 10a, 08:30

DYAko ordezkaria Soraluzen egindako ikastaroetako batean.

Gipuzkoako DYAk bi ikastaro antolatu ditu Eibarren duen egoitzan: lehen sorospenen gainekoa eta Bihotz-Biriketako Suspertzearen gainekoa. Biak ala biak urtarrilean izango dira, eta interesa duten guztiek parte har dezakete.

Urtarrilaren 17rako egin du DYAk lehen ikastaroa, lehen sorospenen gainekoa. Datorren barikuan, urtarrilaren 17an da hitzordua, 19:00etatik 21:00etara, doan. Hainbat larrialdi kasu zela artatu aztertuko dute bertan: itolarriak, zauriak, erredurak, traumatismoak, bularreko minak, garuneko tronbosiak…

Eibarren

Bigarren hitzordua, berriz, urtarrilaren 25ean da, zapatua. Bihotz-Biriketako Suspertze Tailerra Familian izenburuarekin, helduendako zein 6 urtetik gorako umeendako eta gazteendako antolatutako ekimena da. “Modu erraz eta praktiko batean, bihotz-geldialdi bat identifikatzen eta honen aurrean jokatzen” erakutsiko dutela esplikatu dute. Ikastaro hori doakoa da 17 urtetik beherako guztiendako; helduek, berriz, 10 euro ordaindu behar dute. 

DYAk iragarri duenez, ikastaroetarako lekuak mugatuta daude; Eibarko egoitzan izango dira, Pagaegi kaleko 5. zenbakian. Informazio gehiago behar izanez gero, edo zalantzaren bat argitu nahia, honako telefono zenbakira dei daiteke: 943 46 46 22 edeo www.DYAgipuzkoa.com helbidean sartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.