Doluari aurre egiten laguntzeko gakoak aztergai Itxaropena elkartean

Ubane Madera 2020ko urt. 11a, 09:24
Esperientzia Gelaren baitan egindako hitzaldia.

Eguaztenean, urtarrilaren 15ean, norberaren doluari zela aurre egin edo doluan dagoen norbaiti zela lagundu esplikatzeko hitzaldia izango da Itxaropena erretiratuen elkartean, 17:00etan. Adindu elkarteko Elena Iraolagoitia izango da hizlaria. Hitzordua Esperientzia Gelaren baitan egin dute.

Norbait galtzen denean, egoera horri, doluari aurre egiteko modu ugari daude. Ez dago errezeta bakar bat halakoen aurrean. Aldiz, lagungarri gerta daiteke doluari aurre egiten laguntzeko zenbait gako partekatzea: dolua modu osasuntsuan bizitzeko modua, lagungarri diren gauzak eta ez direnak, dolu motak, doluaren esanahia… Hain justu, horixe egingo du Adindu elkarteko Elena Iraolagoitia adituak urtarrilaren 15ean Itxaropena elkartean hitzaldia emanez.

Esperientzia Gelaren baitan antolatutako ekimena da berau; 17:00etan hasi eta ordu eta erdiko iraupena izango du; gaztelaniaz eta doan izango da, eta interesa duen edozein bertara daiteke.