Baserrietako plastikoa batzeko egunak

Ubane Madera 2020ko urt. 9a, 11:15
Baserrietako hainbat belar bola, plastikoz batuta.

Debemenek, Debabarreneko Landa Garapen Elkarteak helarazi du baserrietako plastikoa biltzeko 2020ko lehen hiruhileko egutegia. Haren arabera, Soraluzen, urtarrilaren 15ean, otsailaren 19an eta martxoaren 18an batuko dute plastikoa.

Halakoetan ohi denez, honako plastiko mota batuko dute Debemeneko langileek:

  • Siloa estaltzeko erabiltzen dena.
  • Belar boletan erabiltzen dena, eta plastikozko sarea.
  • Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen dena.
  • Negutegiko plastiko zuria.

Bezperan

Plastikoaz aparte, sokak eta plastikozko pentsu zakuak ere batuko dituztela, birziklatu egin daitezkeelako. Hori bai, halakoak aparteko poltsa batean atera behar dira.

Plastikoa batu behar den egunaren bezperan atera beharra dago, arratsaldez. Edozein modutan, zalantzaren bat edo iradokizunen bat izanez gero, Debemenera dei daiteke: 943 74 40 67.