Langabeziak gora egin zuen urte amaieran

Ubane Madera 2020ko urt. 8a, 11:19
Zubi Nagusia gaur, eguaztena.

Langabezia-tasa handituta bukatu da 2019. urtea Soraluzen. Abenduko datuen arabera, ia %13raino igo da tasa hori; hain justu, abendua itxi zen %12’97ko tasarekin, edo bestela esanda, Soraluzen kontabilizatu zituzten 243 langabe, azaroan baino 10 gehiago. 

Debabarreneko datuekin alderatuta, Deban eta Elgoibarren izan ezik, gainerako udalerri guztietan handitu da langabe kopurua. Eta Soraluzek segitzen du izaten bailarako langabezia tasarik altuena. 

Hona hemen udalerriz udalerriko datuak:

  • Deba 188     %7,05
  • Eibar 1.599   %12,55
  • Elgoibar 471 %8,52
  • Mendaro 76   %7,68
  • Mutriku 221  %8,31
  • Soraluze 243  %12,97
  • Debagoiena 2.798    %10,57