Debegesak BPTD proiekturako teknikaria behar du

Ubane Madera 2020ko urt. 8a, 07:17
BPTD markaren aurkezpen ekitaldia, Debegesan.

Debabarreneko Garapen Agentziak, Debegesak iragarri du teknikaria behar duela BPTD (Basque Precision Technology District) proiektuaren garapenerako. Aldi baterako lanpostua dela iragarri dute, jardun osokoa. Dagoeneko 25 lagunek eman du izena, baina oraindik bada horretarako aukera.

Eskualdeko garapen agentziak enpresa eta berrikuntza sailerako esperientziadun teknikari laguntzailea behar du, lehiakortasun proiektuetan parte hartzeko. Lansarearen edo Lanbideren bitartez eman daiteke lanposturako izena.

Honako baldintzak bete behar dira:  

  • Goi mailako ikasketak: Ingeniaritza, Informatika, Zuzenbidea, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza arloan (enpresaritza, LADE…)
  • Gutxienez urtebeteko esperientzia eginkizun hauetan: berrikuntza proiektuak, enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektuak....
  • Hizkuntzak: Ahozko eta idatzizko euskara maila altua eta ingelesa jakitea.
  • Teknologia berriak: Office erabiltzaile maila altua, sare sozialak eta tresna digitalak.
  • Beste gaitasun batzuk: antolaketa gaitasuna, enpatia, ardurak hartzeko gaitasuna, komunikazio gaitasuna, egoeren aurrean irtenbideak aurkitzeko gaitasuna eta autonomia.
  • Beste batzuk: B1 gidabaimena eta autoa.