Errege Magoen bisitarekin irribarreak nonahi

Ubane Madera 2020ko urt. 6a, 13:32

Atzo iluntzen gozokiz eta opariz bete zituzten udalerriko neska-mutikoen eta beste askoren poltsak eta poltsikoak hiru Errege Magoek. Atxuritik abiatu eta Ezozibideraino desfilea egin zuten, eta bidean zain zituzten herritarrak agurtu ondoren, eliz atarian hartu zituzten umeen gutunak eta haien gurariak entzun zituzten.  

Opariak banatzeko gaueko lanari ekin aurretik, soraluzetarrak agurtu eta haien artean 50 kilo gozoki eta 600 opari banatu zituzten atzo iluntzen Errege Magoek. Herritar asko eta asko ibili ziren lurrean makurtuta, erregeek jaurtitako ahalik eta gozoki gehien eskuratzeko, horretarako etxetik poltsa eta guzti ekarrita.  

Gero, udaletxeraino ailegatzen zen ilaran txintxo-txintxo itxaron zuten erregeei gutunak eman eta lehen opariak jasotzeko. Gehienak izan ziren umeak, baina izan zen erregeak agurtzera bertaratu zen gazte eta heldu bakanen bat zein beste.

Kontuak kontu, beste urte batez egin dute euren magia Ekialdeko Hiru Errege Magoek eta pozik laga dituzte ume, gazte zein nagusi mordoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.