Kantaldiaren amaieran, dei egin zuten, urtarrilaren 11n 'Orain presoak' lemapean Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioetan parte hartzeko.
Sarek bi autobus antolatu ditu Soraluzetik Bilbora joateko, bata goizean eta bestea arratsaldean. Goizekoa 11:00etan aterako da eta arratsaldekoa 15:30ean, biak Zubi Nagusitik. Izen-ematea zabalik dago Bolia eta Arrano tabernetan.