Pozik daude Gabonetako apaingarri lehiaketako irabazleak sariarekin. Hala jakinarazi dute berau eskuratu dutenean.
Kontatu dutenez, urtero parte hartu izan dute lehiaketa horretan, eta urtero ipintzen dute apaingarri berriren bat: "Aurten Olentzero ipini dugu, eta baita argi eta bola berriren bat zein beste. Bittor arduratzen da apaintzeaz", esplikatu du Nerea Gabilondok.
Iker Aldazabal alkateak eman die saria gaur eguerdian, Plaza Berrian, eta esan duenez ez da erraza izan zeini eman erabakitzea.
Sei herritarrek parte hartu du aurtengo edizioan, iazko partaide kopuru berberak, alegia.