Gune Musik tecno musika elkarteak eta A Tuti Plain musika taldeko kideek elkar hartuta antolatu dutemusika jaialdia "soraluzetarrei herrian bertan ondo pasatzeko aukera eman" eta, bidez batez, "herriko eta inguruko musikariei jotzeko plaza bat eskaini asmoz".
Zapatuko jaialdia arratsaldeko zazpietan hasiko da eta bi musika mota uztartuko ditu: rock-a eta tecnoa. Rockari dagokion zatian, bi taldek joko dute: Otuz talde galdakoztarrak eta A Tuti Plain soraluzetarrak. Ostean, gaueko hamaiketatik aurrera, tecno gaua hasiko da, bost DJ-ren emanaldiarekin: Dinnamickal (Gune Musik), Urok (Soraluze), Sebita (Only Vinyl Set), Kurro (Elgoibar) eta Sanchä (EMBA).
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gau horretan barran batzen den dirua Gune Musik eta A Tuti Plain taldeen jarduna finantzatzeko erabiliko da. Sarrerarik ez dute kobratuko.